Mailegua

Mailegu arauak

Plataforman filmak online ikusi ahal izateko Nafarroako Liburutegi Publikoen liburutegiren bateko txartela izan behar da, eta eBiblio-n sartzeko erabiltzen diren gako berdinak erabili beharko dira.

Ikus-entzunezkoen mailegua

Ikus-entzunezkoen maileguak ez du harremanik liburu elektronikoen maileguarekin. Independenteak dira.

Irakurlea zigortuta baldin badago sareko edozein liburutegian, ez du maileguen zerbitzura sartzerik izango.

Astero etiketa gorridun bi film hartu daitezke maileguan, eta behin bat hartuta nahi haina aldiz ikusteko 72 orduko epea dago. Kasu batzuetan, banatzailearen arabera, epe hori 48 ordukoa izan daiteke. Etiketa beltzadun ikusentzunekoek ez dute asteko mugarik.

"Nire kontua" ataletik edozein unean eskuratu daitezkeen ikus-entzunezkoen mailegu kopurua kontsultatu daiteke. Kontagailua astero berrabiarazten da.

Nola egiten den ikus-entzunezkoen mailegua

Aldez aurreko baldintzak

eFilm bidez zinemaz online gozatu ahal izateko:

  • Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko txartela izan behar da
  • Gailu bateragarria izan behar da.

Saioaren hasiera

Zure ordenagailutik (PC edo Mac) edo gailu mugikorretik (telefonoa, tableta, etab.), https://navarra.efilm.online/eu/efilm_navarra/ helbidearekin konekta zaitez.

Behin horren barruan izanik, sakatu ikus-entzunezkoen mailegua eta sarbide zuzena izango da zerbitzu horretara.

Katalogoaren kontsulta

eFilm eskura jartzen duen ikus-entzunezko guztien eskaintza kontsultatu daiteke. Hasierako orrian sortutako zerrenden hautaketa bat aurkitu daiteke. Horrekin batera, gehien mailegatu diren eta hobeto baloratu diren ikus-entzunezkoen zerrenda automatikoak ere aurkitzen dira. Menuaren bidez generoetara eta sortutako zerrenda guztietara sarbide zuzena izango da, eta eguneratuz joango da. Era berean, bilaketa konplexuen bidez ikus-entzunezko zehatzak aurkitzeko aukera izango da.

Mailegua

Katalogo guztiaren erabilgarritasuna berehalakoa da, ez dago itxaron beharrik. Muga bakarra baimendutako gehienezko mailegu kopurua izango da.